2022(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

2022(e)ko martxoaren 24(a), osteguna

Ordiziako azokara irteera

Atzo D´elikatuz izeneko elikaduraren eta gastronomiaren zentrora egin genuen irteera.

Lehenengo, interpretazio zentroan Ordiziako azokari buruzko ikus-etzuneko bat ikusi eta azokari buruzko informazioa eman ziguten. 


Ondoren, azokara joan ginen erosketa osasuntsua egitera eta baserriko produktu dexente erosi genituen: gazta, letxuga, arrautzak, ogia, patatak, kiwiak, sagarrak...

Bertako saltzaileei elkarrizketa egiteko aukera ere izan genuen.



Azkenik, egindako erosketa aztertu eta azokan erosteak dituen onurei buruz hitz egin genuen.







2022(e)ko martxoaren 4(a), ostirala

Bigarren irratsaioak

Asteartean 6.Bko ikasleek egindako bigarren irratsaioa hemen duzue entzungai: 6.B- 2.irratsaioa

Ostegunean, 6.Ako ikasleen txanda izan zen, hemen duzue: 6.A- 2.irratsaioa

Gozatu irratsaioez! 



2022(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

IƱauteriak

Pasa den ostiralean iƱauteriak ospatu genituen ikaskolan. Bakoitzak bere mozorroa jantzi eta dantzan ibili ginen. Hementxe duzue argazki bat!




2022(e)ko otsailaren 8(a), asteartea

Danioen arrautzak iritsi zaizkigu

Gaur goizean Danio Rerio arrainaren arrautzak iritsi zaizkigu eta zientzialari lanetan jardun dugu. Petri plaketan jarri ditugu arrautzak eta mikroskopiotik begira ibili gara, ikusgarria benetan! 










2022(e)ko otsailaren 7(a), astelehena

Aurtengo lehenengo irratsaioak

Ttanttakun irratiko webgunean jada 6. mailako lehenengo irratsaioak entzungai daude. Hemen dauzkazue estekak:


6.B gelakoen irratsaioa


6.A gelakoen irratsaioa


(Irratsaioak entzuteko arazoak baldin badituzue, Mozilla Firefoxetik sartuta saiatu).

Ea gustatzen zaizkizuen!