2022(e)ko martxoaren 24(a), osteguna

Ordiziako azokara irteera

Atzo D´elikatuz izeneko elikaduraren eta gastronomiaren zentrora egin genuen irteera.

Lehenengo, interpretazio zentroan Ordiziako azokari buruzko ikus-etzuneko bat ikusi eta azokari buruzko informazioa eman ziguten. 


Ondoren, azokara joan ginen erosketa osasuntsua egitera eta baserriko produktu dexente erosi genituen: gazta, letxuga, arrautzak, ogia, patatak, kiwiak, sagarrak...

Bertako saltzaileei elkarrizketa egiteko aukera ere izan genuen.



Azkenik, egindako erosketa aztertu eta azokan erosteak dituen onurei buruz hitz egin genuen.







2022(e)ko martxoaren 4(a), ostirala

Bigarren irratsaioak

Asteartean 6.Bko ikasleek egindako bigarren irratsaioa hemen duzue entzungai: 6.B- 2.irratsaioa

Ostegunean, 6.Ako ikasleen txanda izan zen, hemen duzue: 6.A- 2.irratsaioa

Gozatu irratsaioez! 



2022(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

Iñauteriak

Pasa den ostiralean iñauteriak ospatu genituen ikaskolan. Bakoitzak bere mozorroa jantzi eta dantzan ibili ginen. Hementxe duzue argazki bat!