LH 6A
2022(e)ko apirilaren 8(a), ostirala
2022(e)ko apirilaren 5(a), asteartea
6. mailakoen azken irratsaioa
Ttanttakun irratiaren webgunean entzungai dauzkazue 6.mailako ikasleon azken irratsaioak:
2022(e)ko martxoaren 24(a), osteguna
Ordiziako azokara irteera
Atzo D´elikatuz izeneko elikaduraren eta gastronomiaren zentrora egin genuen irteera.
Lehenengo, interpretazio zentroan Ordiziako azokari buruzko ikus-etzuneko bat ikusi eta azokari buruzko informazioa eman ziguten.
Ondoren, azokara joan ginen erosketa osasuntsua egitera eta baserriko produktu dexente erosi genituen: gazta, letxuga, arrautzak, ogia, patatak, kiwiak, sagarrak...
Bertako saltzaileei elkarrizketa egiteko aukera ere izan genuen.
2022(e)ko martxoaren 4(a), ostirala
Bigarren irratsaioak
2022(e)ko martxoaren 3(a), osteguna
Iñauteriak
Pasa den ostiralean iñauteriak ospatu genituen ikaskolan. Bakoitzak bere mozorroa jantzi eta dantzan ibili ginen. Hementxe duzue argazki bat!
2022(e)ko otsailaren 8(a), asteartea
Danioen arrautzak iritsi zaizkigu
Gaur goizean Danio Rerio arrainaren arrautzak iritsi zaizkigu eta zientzialari lanetan jardun dugu. Petri plaketan jarri ditugu arrautzak eta mikroskopiotik begira ibili gara, ikusgarria benetan!
2022(e)ko otsailaren 7(a), astelehena
Aurtengo lehenengo irratsaioak
Ttanttakun irratiko webgunean jada 6. mailako lehenengo irratsaioak entzungai daude. Hemen dauzkazue estekak:
(Irratsaioak entzuteko arazoak baldin badituzue, Mozilla Firefoxetik sartuta saiatu).
Ea gustatzen zaizkizuen!
2022(e)ko otsailaren 2(a), asteazkena
DANBORRADA
Urtarrilaren 19an, Donostiako eguna ospatu genuen eskolan. Danbor hotsak entzun al zenituzten?
GORA EGIA ETA GORA DONOSTIA!



