Hemen duzue gure bigarren emanalditxoa, zelako orkestra daukagun!
2021(e)ko azaroaren 19(a), ostirala
2021(e)ko azaroaren 17(a), asteazkena
ZUMAIAKO ALGORRI INTERPRETAZIO ZENTRUA ETA FLYSCHAK
Azaroaren 12an, Zumaiako Algorri Interpretazio Zentruan eta Flyschetan egon ginen. Harrigarria iruditu zitzaigun natura berak sor dezakeena. Ikusgarria benetan!
SAN MARTIN EGUNA
Urtero bezalaxe, Azaroaren 11an, San Martin eguna ospatu genuen. Gaztain erreak dastatu genituen eta kantuan ere aritu ginen.
2021(e)ko urriaren 15(a), ostirala
Gure musikariak
Kaixo familiak!
Aurten plaka-instrumentuen bidez gure musika-praktika burutuko dugu. Hementxe duzue 6. mailan egin dugun lehenego emanaldia. ZORIONAK KUADRILLA!!!
2021(e)ko apirilaren 26(a), astelehena
Orkestrako lanak
Lan-talde honetan musika-tresnek orkestran duten kokapenaren arabera sailkatu dituzte. Horrez gain, instrumentuak ere familiaren arabera antolatu dituzte:
Berdeak: harizkoak
Urdinak: metalezkoak
Gorriak: perkusiozkoak
2021(e)ko martxoaren 25(a), osteguna
SAN TELMORA BISITA!
Atzo, Martxoaren 24a Osteguna, San Telmo museoa bisitatu genuen. Bertan, Chillida eta Oteizaren artelanak aztertu eta bertako klaustroan, gorputzak erabiliz eskulturak egin genituen. Goiz zoragarria pasa genuen!
2021(e)ko martxoaren 11(a), osteguna
IRRATSAIOAK
2021(e)ko otsailaren 22(a), astelehena
IRRATSAIOAK
2021(e)ko otsailaren 19(a), ostirala
INAUTERIAK
Kaixo, modu desberdin batean bada ere Inauteriak ospatu genituen.
Eguraldi ederra izan genuen eta ikasleek antzerkiak, dantzak, magia ikuskizunak... antolatu zituzten.
Gora inauteriak!
2021(e)ko otsailaren 9(a), asteartea
SANTA AGEDA
Kaixo, aspaldiko partez. Hemen gara, berriro ere. Oraingoan Santa Ageda bezperako koplak dakarzkizuegu. Ikus dezakezuenez, muxukoek ez zuten lortu gure ahotsak isiltzea. Eta laster inauteriak...













